XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ortzirale saindua. Gure irratian hiru hitzaldi HUNA GIZONA!.

Jesus atera zen kanporat elorri-korona buruan, kapa gorria soinean.

Eta Pilatus-ek erraiten diote Judueri: Huna gizona!.

Ikusi zuteneko, oihuka hasi ziren: Kurutzerat! kurutzerat!.

Huna gizona, itxura guzia galdua, trapu tzar egina; eta, zakurrak haragi puskaren gainerat bezala, ehausi ta ausikika jauzten zaizko.

Gizon itxura, gizontasuna galdu dueneko gizonak, merke biltzen du erdeinu, sistu, oihu.

Alta, gizona beti gizon.

Gizonak jasana, Kristori egina.

Aitatxi xahar-etxerat botaia denean, Kristo da bazterrerat emana eta eskergabez asea.

Nik emana diotet seme-alaberi bizia ¡nik, ederki penaturik, eraiki diotet dauden etxea: eta biziaz baliatzeko, etxeaz gozatzeko, igorria naute kanporat.

Haurra, hamabi urteko mutiko ernea, trabako dute aitamek.

Aita emazte begi-zuri batekin ibilki ikusiz, ama auzoko gizon arrotzarekin amodio-solasetan adituz, ez daki mutikoak zer pentsa eta zeri lot.

Azkenean urrungo ikastetxe batean kokatua da.

Nahi luke nigar egin; bainan nigarren xukatzeko nihor ez izanez, begiak idor dago.

Nihork maitatua, ez du gehiago nihor maite.

Huna gizona: Jesu-Kristo beharrondokoka erabilia, aitatxi bazterrerat utzia, mutiko nihork ez maitatua.

Gizon guzien minak bere gain hartzen ditu Jesus-ek.

Ez dut gibelerat egin, dio erran-arazten Isai profetak; bizkarra eman diotet joileri eta matelak bizarraren ateratzaileri: Begitartea ez dut zaindu laido eta tuetarik.

Laidoak eta tuak merezi ez zituen gizon bat balin bazen, hura zen bai, Jesu-Kristo; bainan munduko bekatuak, gure bekatuak bere gain hartu ditu, (...).